Proiektua boluntarioek mantentzen dute erabat. Zuk ere lagundu dezakezu:
Eman arazoen berri
Gunearekin edo bezeroarekin arazoak badituzu, eman berri arazoen kudeatzailean (bilatu egokiena orri honetan), edo eztabaidatu foroan edo IRC-n (#fdroid freenode zerbitzarian).
Bidali aplikazioak
Biltegian aplikazioren bat falta dela ikusten baduzu (sarrera politika irakurri eta gero), eman berri horretara zuzendutako Paketatze eskarienkudeatzailetan.
Behar den gaitasun teknikoa baduzu, zuk zeuk bildu ditzakezu dagozkien metadatuak eta F-Droid datuen biltegira bidali, honek izugarri azkartuko du aplikazioa sartzea.
Gauza bera aplikazioen bertsio berriak konpilatzerako orduan.
Dokumentazioan edo IRC kanalean (#fdroid freenode zerbitzarian) informazio gehiago aurkituko duzu.
Itzuli
Bezero aplikazioa hizkuntza ugaritan dago eskuragarri. Zure hizkuntza ez bada horietako bat, edo hobekuntzak edo eguneraketak behar baditu, sortu kontu bat eta erabili itzulpenetarako sistema zure aldaketak egiteko.
Hasi Itzulpena eta lokalizazioa gainbegiratuz. Badago ere itzulpenen atala foroandedicated forum section itzulpenei buruz hitz egiteko.
Lagundu garapenarekin
GitLab-en ostatatutako lau git biltegi daude – Android bezero aplikazioa, zerbitzari-tresnak biltegi bat sortzeko eta aplikazioak lokalki konpilatu eta instalatzeko, F-Droid biltegi nagusiko aplikazioen metadatu fitxategiak, eta webgunea eta dikumentazioa. Garapenean parte hartzeko modurik errazena proiektu hauek klonatzea eta bateratze eskariak bidaltzea da. Aldaketa handiak egingo badituzu, aurretik IRC kanalean edo foroan eztabaidatzea egokia litzateke, proiektuaren norabidearekin bat egiten dutela baieztatzeko, eta jada garapenean dagoen lanarekin talka egiten ez duela ziurtatzeko.
Zerbitzariaren eta datuen proiektuekin lan egiteko, eskuliburua irakurtzea ideia ona da.
Azpiegiturekin lagundu
F-Droid-ek mantenimendu erregularra, Ansible-oinarritutako inplementazioa eta hardware kudeaketa behar dituzten hainbat zerbitzari (eraikitzaileak, web ataria, deskargatzeko guneak…) eskaintzen ditu. Informazio gehiago IRC-an (#fdroid-dev freenode-an) edo team@f-droid.org helbideetan galdetuta aurki daiteke.
