F-Droid Android plataformarako software librea (FOSS) maite duen robota da. Gune honetan aplikazio libreen biltegi bat aurkituko duzu, bertatik instalazioak eta eguneraketak egiteko Android bezero bat, berriak, berrikusketak eta Android eta software librearekin zerikusia duten beste hainbat ezaugarri.
F-Droiden garapenerako dohaintzak OpenCollective bidez egiten dira. f-droid.org proiektuaren oinarrizko azpiegituraren dohaintzak F-Droid Limited enpresak daramatza, Ingalaterran erregistratutako Erresuma Batuko “enpresa partikular” bat da (zbk. 08420676).
Kontaktua
Foroa eta F-Droid erabiltzaileen txata erabili ditzakezu F-Droid eztabaidatzeko edo laguntza jasotzeko.
Besteekin F-Doid eztabaidatzeko IRC-ko #fdroid kanala erabili dezakezu edo Matrix-eko #fdroid:f-droid.org taldera elkartu zaitezke. Elkarrizketa hemen erregistratzen da: matrix.f-droid.org.
Telegram eta Jabber/XMPP zubiak daude ere (esperimentala). Telegram bidez elkartzeko sakatu esteka hau. Jabber/XMPP bidez elkartzeko sakatu hau #fdroid#matrix.org@bridge.xmpp.matrix.org.
F-Droid laguntzaileek sare sozialetako kontua ere badute Fediversen. Elkarreragin edo jarraitu iezaguzu @fdroidorg@mastodon.technology helbidean.
E-mail bat bidali dezakezu team@f-droid.org helbidera, baina erantzuna erazago lortuko duzu foroan edo #fdroid kanalean. Lagundu nahi baduzu elkartu zaitez.
Aholkularitza / Ordainpeko laguntza
F-Droid darabilen edo erabili nahi duen elkarte bat baduzu, aditu bat nahi zenezake. Honetarako, moduren batean F-Droid-en parte hartu duten enpresa eta garatzaileen zerrenda bat dugu, aholkularitza emateko prest:
Aurkitu F-Droid kontsultore bat
Lizentzia
- Gune honetako iturburu-kodea eta F-Droid komunitateak sortutako edukia GNU Affero General Public License 3. bertsioa edo berriagoa (AGPLv3 +) lizentziarekin dago eskuragarri .
- Berriak ataleko edukiak eta F-Droid logoa Creative Commons Attribution-ShareAlike 3.0 License (CC-BY-SA-3.0) edo GNU General Public License 3. bertsioa edo berriagoa (GPLv3+) lizentziekin daude eskuragarri.
- Aplikazio bakoitzaren deskripzio testua eta grafikoak proiektuko lizentziak dauzkate. Software libreak deskripzio eta grafiko libreak izan beharko lituzke.
- F-Droid logoa William Theaker-ek sortu zuen. Horri egindako eguneraketak eta arte gehigarria Robert Martinez-en lana dira.
Baldintzak, etab.
F-Droid irabazi asmorik gabeko proiektu boluntarioa da. Biltegian dagoen guztia segurua izan dadin ahalegintzen bagara ere, ZURE ERANTZUKIZUNAREN PEAN erabiltzen duzu. Ahal bada, biltegiko aplikazioak iturritik konpilatzen dira, eta iturburu kode hori segurtasun eta pribatutasun ahuleziak ez dituela egiaztatzen dugu. Egiaztaketa hau ez da ordea erabatekoa, ez dago bermerik.
F-Droid-ek zure pribatutasunari begirunea dio. Ez dizugu jarraipenik egiten, ez zuri ez zure gailuari. Ez dugu zer instalatu duzun begiratzen. Ez duzu kontu bat bezeroa erabiltzeko, eta ez du identifikatu zaitzakeen informaziorik bidaltzen gure web zerbitzariarekin ari denean, bere bertsio zenbakia besterik ez. Are gehiago, ez dugu jarraipena egiten duten aplikazioak instalatzea baimentzen ez baduzu aurretik ezarpenetan jarraipena onartzen. Zure erabakiz bidaltzen diguzun edozein informazio pertsonal (Esaterako zure e-mail helbidea foroetan idazteko kontua sortzean) ez zaio beste inori ematen, eta ez da kontua mantentzeko beste ezertarako erabiliko.
Parte hartzaileak
F-Droid proiektua 2010ean sortu zuen Ciaran Gultnieks-ek, eta gutxienez honako pertsona hauei esker gozatu dezakezu:
- Alberto A. Fuentes
- Alex Oberhauser
- Ali Demirtaş
- Andreas Itzchak Rehberg
- Andrew McMillan
- Andrew Nayenko
- Antonio Tapiador
- Ayron Jungren
- Balázs Meskó
- Ben Arnold
- Boris Kraut
- Chirayu Desai
- Ciaran Gultnieks
- Cédric Cabessa
- Dan Bravender
- Danial Behzadi
- Daniel Kraft
- Daniel Martí
- David Black
- David Sterry
- Dominik Schürmann
- Fabian Rodriguez
- Felix Edelmann
- Florian Schmaus
- Fynn Godau
- Graziano Sorbaioli
- Greg Lyle
- Hans-Christoph Steiner
- Hans-Emil Skogh
- Henrik Tunedal
- Ivo Ugrina
- Jan Berkel
- Jan C Borchardt
- Jochen Sprickerhof
- John Sullivan
- João Fernando C. Júnior
- Kees Hulberts
- Kevin Cernekee
- Kevin Everets
- Laura Arjona Reina
- Leonardo De Luca
- Marcus Hoffmann
- Mariotaku Lee
- Mathijs van Gorcum
- Matt Kraai
- Matthias Weiler
- Michael Haas
- Michael Pöhn
- Michele Azzolari
- Mostafa Ahangarha
- Nat Meysenburg
- Neo Kolokotronis
- Nico Alt
- Nicolas Raoul
- Nikita Kozlov
- Nutchanon Wetchasit
- Osoitz Elkorobarrutia
- Oğuz Ersen
- Paul Sokolovsky
- Peter Serwylo
- Philipp Wollschlegel
- Pierre Rudloff
- Rafael Fontenelle
- Robert Martinez
- Ruslan Boitsov
- Stefan Handschuh
- Steven McDonald
- Sveinn í Felli
- Takumi Shoji
- Tias Guns
- Tobias Kuban
- Torsten Grote
- Trey Yang
- Valerio Bozzolan
- Wellington Terumi Uemura
- William Theaker
Parte hartu baduzu eta zure izena falta bada akats bat da, gehitu zure burua zerrendara! Itzultrzailea bazara jarri ere zure Weblateko erabiltzaile izena. Abizenez ordenatuta mantendu mesedez.
Jatorrizko F-Droid bezeroa Roberto Jacinto-k garatutako Aptoide aplikazioan oinarritzen zen.
